Euskaraldia
- Otxartaga Ampa
- 13 nov 2020
- 1 Min. de lectura
OTXARTAGA BETI EUSKARAREN ALDE . .
#Repost @euskaraldiaortuellan20 (@get_repost) ・・・ Aste honetan, 2020ko Euskaraldian parte hartuko dugun entitateok bildu gara.
Goiko aldean, hezkuntza esparrukoak eta udala ikus ditzakegu: San Felix ikastola eta haren IGE, Otxartaga eskola eta haren IGE, Ortuellako BHI, Berritzegunea eta Ortuellako Udala.
Beheko aldean, ordea, hainbat elkarteren ordezkariak OGA, AEK, Lurgazte skautak, EAJ, EH Bildu, Danok Lagunak pilotariak eta Ortuellako Jendea futbol taldea.
Hauexek guztiak dira aurtengo Euskaraldian parte hartuko duten entitateak eta, hortaz, ariguneak izango dituztenak. Ariguneak, euskaraz lasai aritzeko guneak dira eta Ortuellan, entitate hauetan topatu ahal izango ditugu.
Beraiengana jotzen baduzu, EGIEZU EUSKARAZ
Comments